XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Ez al-dakixu?

Udabarriko egun oneik eztira urijan pasau biarr diranak, bost toki ba-dira geure lurr onetan, ba, atsegiñez egoteko-eta.

Eguraldi ederraren deya entzun neban Joseba deunaren goxez,¿bai?, eta urrten nintzan beste adizkide birekin.

Bilbao'ko bazterr loi oneik itxi genduzan Gipuzkoa'ko mendiño ta larrak ikusteko asmoz.

Zugatz gustijetan agiri ziran udabarrijaren lora-miñak.

- A zelako arua aberrijaren azi ona eretteko! batek iñuan.

Baña euzkeraz ez, errderaz baño.

Adizkide aren itzak, errdel-itzak etxatazan begiko, batez-be Elgoibar'ko bazterretan.

Geure ondoz pasauten ziran gastiak, emakumiak eta gixonezkuak euzkera garbija erabillen.

-¿Aberrtzale askorik ba-dago emen ala?, geure bilbotarrak ittaunduz eban.

Neure kolkorako niñuan, ostera: Aberrtzale asko dagonentz eztakit, baña euzkeraz itz-egitten dabenak, uste ez-arren be, aberrtzale zintzuak dira.

Izkuntza-bako aberrtzaletasunak etxataz atsegiñen.

Eta bidez-gora giñoiazan emakume batzui begira geratu nintzan.

Iru andra ziran, geure basetxietako alabak janzten diran erara jantzitta.

Eleiz-aldetik etorrzan.

Mixiñuak ei-ziran,¿bai?, eta euzkeraz egindako berbaldi samurrak entzun-ostian, euren etxietara joiazan.

Aldatza-gora giñoiazan geu, ba.

Bilbao'tik juan gintzazan irurak eta Elgoibar'ko aberrtzale zintzo bi.

An ingurubetan agiri ziran baserrijetzaz jarduten gintzan.

-¿Arako etxe ederr aren toki-ixena? Mintegiaga deritxa.

Beste ari, barriz, Ibarkolea.

Urrengo ari, Arostegi.

Elgoibarr'en asi eta Azkoitia'runtz doian aldatza-erdittik ikusten diran beste basetxe zuri, iñundik, be, eztaikeguz begiz-jo.

¡Lurralde arein ederrtasuna!.

San Lorentzo bidez-bide jente asko aurkitzen geban.

Gixon eta emakume gusti arein abuetan auxe zan: Arratsalde on.

Uriko ke ta kale-arrtian gagozanoi barne gustija poztuten yaku euzkerea entzuten dogunian.

Gusti areik aberrtzaliak ziranentz eztakit.

Geu irurok, ostera, aberrtzaliak gintzan, geurekin etorrzan beste bijak bere bai.

Baña errdera gerabillan.

Lauk euzkeraz egingo geban, euzkeldunak bai-gintzan, bakarr batek errderaz baño ezekijan, barriz.

Eta errdeldun euzko-aberrtzale onek iñok baño berba geyago jarijo eban.

¡Aren berba-jarijua! Bidez ikusten ziran geyenai, be, zeozer esan-barik ezeutsen isten.

Gitxik erantzuten eutsen.

Olako baten eleiz-aldetik etorrzan emakume apalai, be, ittaun auxe egin eutsen.

Iru androk estratza-onduan egozan urijan ibilteko zapatak kendu eta basa-arrtiak ziarr juateko egiñak diran trauskijak janzten.

- ¿No os ha dicho el cura que sufráis un poco?, ots-egin eutsen bilbotarr arek.

Eta gure iru emakume areittariko batek, astiro-astiro buruba jaso, gottik bera begiratu-ostian, erantzun eutson: -¿Euzkeraz ez al-dakixu?¡Ixildu zan bai, bilbotarr a! Tautik ezeutson jardetsi, baña euzko-emakumiak zurr-zurrak diralako-edo, baserritarr arek jarrattu eutson: Bai, geuk, be, errderaz itz-egitten ba-dakigu, baña nayago dogu gure izkuntzea.

Baserriko andra aren erantzunak zirri-zarra galanta sarrtu eustan bijotzean.

¡Erantzun obarik ezeban idoroko iñun! ¿Euzkeraz ez al-dakixu? Ondo baño obeto ekijan errderaz, be, neureki etorri ziran elgoibartarrak esan eustenez.

Egunero urira jatsitten zan-ezkero, errderaz, be, parra-parra itz-egitten eban, baña aberrtzale on bati yagokonez erantzun eban.

Buruba ondo makurrtubaz aldendu zan geure adizkidia.

¡Ederrak emon daustaz!, errderaz iñuaskun.

Emakume arexek legez beste euzkotarrak egingo balebe geure euzkera gaxo au lasterr litxake goiko malletan.

Apaiz edo abade jaunak zer esan eutsen sermoyan ondo ekijan andra arek, baña alakorik ezeban erantzun.

Ondo jantzirik eguan señorito ari lepo-bete emon gura-ixan eutson eta benetan lotsatuta itxi eban.

Jazokun a ikusi-ostian iñoiz baño ederraguak idurittu yatazan mendijak.

Iñoiz baño ederragotzat arrtu neban neure aberrija, baña ez errdera-utsez jositta dagona, euzkerazko ixenakaz apaindutik dagona baño.

Euzko-errija, euzko-aberrija biribilduten gabiltzanok, basetxe orreitara begiratu daigun.

-¿Aberrtzalia al zera?, ittaundu eutson emakumiak.

Ittaun bat egitteko bidian eguala uste eban.

Eta geure bilbotarr gastiak erantzun eutson:¡Bai orixe!.

-¿Eta euzkera-barik? Erantzun-barik geratu zan ots au.

Geurekin etorri zan adizkidiaren antzean amaikatxu ba-dira.

¡Mendiz bera itzal illunak jausten ziran! Ta geure belbilla arrtu-ostian arinka Bilbao'ratu giñan.

¡Errderea entzun dogu!.